XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PERIKEL TIRO'KO ERREGE.

IV EKITALDI. GOWER aurrera.

GOWER - Eldu dala Perikel Tiro'ra iruditu egizue, ondo-etorria emon dautsoela, ta bere gogara yarri dala an.

Epeso'n izten dogu aren erregeno zori txarrekoa, Dine'n alde zin eginik.

Marine'gana zuzendu orain zuon gogo-begiak, aurrera arin doan gure ekiteak a Tarso'n, Kelon'ek eresertia ta elertia irakatsirik, aurkitu bear dauta; aldean dauz ak ezikera onetik datozan edergarri ta apaingarri guztiak eta, ori dala-ta, guztien arrigarri ta maitagarri dira a bera ta aren biotza.

Baña, ai ene! sarritan nekez irabazitako gorapenen ondamendi ta oztopo dan txibizkeri mamuak bizia kendu gura dautso Marine'ri aizto azpikeritsuz.

Orretariko gatxa dauen alaba bat dau Kelon'ek, neskato egina, ezkontzeko be gei dana; Piloten deretxo neskato oni, eta gure ipuin au idatzi ebenak segurutzat dabe, beti Marine'kin egon gura izaten ebala: baña naiz neskato onek atz luze, bedar, eta esnea baxen zuriz seda-ariz irun; naiz, orratz sorrotzez surzapiai ertzak artu, ta zulatuago sendoago egin; nai, kitarraren otsera abestu, ta oraindik be alakatzeraño gautxoria ixilduazo; naiz, idazlan eder eta zintzorik askoz bere ugazabandera Dine'ri bere bendekotasuna iragarri; Piloten onek bere burua Marine oso-beteaz bardindu gura izan arren, orraitiño be olango leiarik izatea ta beleak bere egaki edo lumak Papo'ko usoarenak bestean zuritzat euki dagiezala gura izatea bat litzateke.

Marine'ntzako dira gorapen guztiak, zor yakozan gorapenak, gero ez utsean emonak.

Onako onek, itzaldu be itzaldu ta lausotu dauz Piloten'en edertasun-agiriak-eta, Kelon'en emazteak, txibizkeriaren txibizkeriz, Marine ona erateko gerturik dau eralea, bein Marine eranazkero, bere alabea leiakide bagarik agiri dadin.

Bere asmo zantar eta askarriak len baño len burutzeko, ilik da gure iñude Likoride: zartada au dala-ta, Dunixe zantarrak gerturik dau asarrearen lanki ernaria.

Asmo zantar onen ume oraindik yaio bagakoa erakutsiko dautsuet, zuon yakingurearen asegarritzat; axe, egadun aldi bizkorra nire neurtitz meikien ganean eroan-bearrean aurkitzen naz, eta olangorik ezin egin al izango dot, zuon irudimena nire yarrai ibili ezpa'dadi.

Agiri da Dunixe, Lonin eralea laguntzat dauela (Alde dagi).

I AGERLEKU. TARSO Itsasertzeko leku agiri

DUNIXE ta LONIN aurrera.

DUN. - Ez aztu, gero, egin dozun zina; zin eginik zara orrako ori egiteko.

Dana be zartada batena da, iñok iñoz yakingo eztauen zartadearena.

Ezin zeinke egin ludi onetan irabazi obarik lekarkizun zerik.

Oraindik otzik dagon zure yakinkidetzea ez al da berotuko, zure biotzean maitasuna sortu ta txerakor izateko; ezta errukiak be, emakumek eurak be ortik zear egotzi daben errukiak be, ez al dau urtuko zure biotzeko leia, zure egikizuna burutzeko gudari gogor izan baño.

LON. - Egingo dot nik orrako ori; baña orraitiño be izaki on-maitagarri da neskato ori.

DUN. - Orrazkero, pozago artuko dabe yainkoak eurekana.

Emen dator bera, berak maite eban emakume bakarraren eriotzeagaitik negarrez.

Erabagita ete zagoz? LON. - Erabagi-erabagita.

MARINE aurrera, otzara-bete loragaz.

MAR. - Ez, Tellus'eri Lurra da Tellus dalakoan, eta Erromarrak yainkotzat eben Lurra be ostuko dautsadaz landara batzuk, zure bedar-ganean lorak zabaltzeko: lora bellegi, urdin, bioleta amusko, ta lili orizko estalgia egingo dautzut zure ilobi-ganean, udeak dirauen artean.

Nire errukarri! ekatx-aldian yaiotako neskato zori txarreko, nire ama il zanean yaioa, ludi au nitzako ezta besterik, nire adiskideakandik ortiki zear yaurtiten nauen betiko ekatxa baño.

DUN. - Kaxo, Marine! zegaitik zagoz bakarrik? Zelan yazo da nire alabea zukin ez izatea?.

Ez egizu iristu ta ondatu zure burua naibagearen naibagaz: zure iñude nozu ni.